XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erabateko miserian bizi da munduan 1.350 milioi lagun. Munduko populazioaren % 15. Hitzez hitz, goseak hiltzen ditu urtero: 15 edo 18 milioi pertsona.

Ziudadean arazo ekonomikoak dituelako kexatzen den jende kopurua: % 49.

Gasto militarrak munduan: 400.000 milioi dolar urtero. Produkzioaren % 6.

Zubi baten gainean jarri eta hasi segunduro dolar bat errekara jaurtitzen, lo egin gabe, etengabe, segundu bakoitzeko dolar bat bota uretara. Orain kalkulatu zenbat urte beharko zenukeen erritmo horretan urte beteko gasto militarrak uretara botatzeko.

Londresen 500.000 homeless edo etxegabe. Artean ni, ez bait dut etxerik Londresen.

Atzo 17.567 pausu eman nituen, gaur 765 hitz idatzi ditut.

Egunero 1.200 lagunek hiltzen du bere burua munduan. Hiltzea lortzen duen bakoitzeko 20 saiatzen dira lortu gabe.

Unibertsoaren adina: 15.000 milioi urte.

Ziudadean bakardadeaz kexu den jendea: % 37.

Munduko populazioa berriz izugarri ari omen da ugaltzen bikoizketaren erritmoa, hau da, ia bi mila urte hauetan: 1.650 urtetan, 200 urtetan, 80 urtetan, 45 urtetan...

HIZTEGIA: Apal: sinple, xehe. Kitsch: gustu txarreko, estetikarik ez. Jaurti: bota. Bere burua hil. Ugaldu: handitu, zabaldu.